Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

2021, HOBEA IZAN DADILA!

Egutegian hamargarren orrira iritsi da 2020a. Gauza onak ere utzi dizkigu aurrera doan urte honek, baina baita latzak ere. Ez da ohiko urtea izaten ari, eta hainbat sektoretan igarri da hori. Pandemiak guztiz markatutako urtea amaitzeko ez da askorik falta, eta batzuk hasi dira urte berriari begira.

Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL (Ibegrafik) estudioan ere hasita gaude 2021eko egutegiak egiten. Horman zintzilikatzekoak (orri bat edo hilabete bakoitza orri batean), mahai gainekoak, poltsikokoak… Aukera zabala da, eta horrek bezeroaren beharrizanetara moldatzea errazten digu.

Izan ere, egutegiaren diseinua, maketazioa eta inprimaketa guk geuk geure estudioan eta geure makinekin egiten ditugu; bertotik bertora.

Zeuek ere 2021ari begira jarri bazarete, idatzi administrazioa@ibegrafik.com helbidera edo deitu 602 423 718 zenbakira, eta hitz egingo dugu.

Bitartean, zaindu!

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies