Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

ESKOLA AGENDAK PRESTATZEN HASTEKO ORDUA!

Ez ohiko ikasturtea aurrera doa, eta datorrenerako prestatzen ere hasiak dira ikastetxe asko. Ez dakigu klaseak normaltasunez hasiko diren irailean, baina hala izan edo ez, ikasleek beraien eginbeharra antolatzeko agendak beharko dituzte; oso tresna baliagarria dira beraien autonomia garatzeko eta antolatzen ikasteko, eta hori dela eta, ikastetxe asko hasiak dira beraien enkarguak egiten.

Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL Ibegrafiken esperientzia handia dugu ikastetxeentzako agenda pertsonalizatuak egiten. Proiektu handiak zein txikiak, guztiak mimoz prestatzen ditugu: edukien lanketa, diseinua eta maketazioa, inprimaketa eta koadernaketa lanak eskaintzen ditugu. Prozesu osoaz arduratzen gara, bezeroen lasaitasunerako.

Koloreetan, zuri-beltzean, solaparekin, lazoarekin, orriak gordetzeko plastikotxoarekin, eduki eta argazkiekin… Ikastetxe bakoitzak bere premietara egokitutako agenda egin dezake gurean.

Covid-19ak eragindako krisiaren jakitun, ikastetxeei bizkortasuna eskaini nahi diegu agendak prestatzerakoan. Kalitateak helburu albora ezina izaten jarraitzen du gurean, eta horri eskutik helduta joango da arintasuna: agenda prestatzeko material guztia dugunetik hiru eguneko epea beharko dugu guztia prestatzeko, eta behin oniritzia jasotakoan beste bi egunetan inprimatu, koadernaketa lanak egin eta banatuko dugu.

Eskatu zeuen agenda pertsonalizatuaren aurrekontua, konpromisorik barik!

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies