Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

GURE ESKU DAGO

Lea-Artibaiko Gure Esku Dagoren kanpaina osoaren diseinuaz eta inprimaketaz arduratu da Ibegrafik: kartelak, eskuorriak, gutun-azalak, boto-papelak, plastikozko pankartak, arroparako txapak… Kanpainako irudia diseinatzerakoan Lea-Artibaiko errealitatea hartu da kontuan: mendia eta itsasoa islatu dira, baita eskualdeko herritarren aniztasuna ere, koloreetako eskuen bidez. Horrez gain, boto-kutxaren bidez etorkizuna erabakitzea «gure esku» dagoela adierazi nahi izan dugu. Hori guztia alaitasunez eta itxaropenez transmititzen saiatu gara, hori dela eta erabili dira kolore alaiak eta forma biribil eta jostagarriak.

Irudi dinamikoa

Ibegrafik estudioak irudi dinamikoaren aldeko apustua egin du kanpaina honetarako. Fasetik fasera aldatzen joan da logoa; lehenengo faseko eskuetatik botoa ematera doazen pertsonez osatutako ilarara pasatu gara bigarren fasean, eta azkenenengo fasean, behin botoa emanda, boto-kutxa eta koloretako gutun-azal ugari ageri dira, aniztasunaren adierazle.

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies