HASI GARA ESKOLA AGENDAK PRESTATZEN

Sormenez beteriko astea izan dugu estudioan! Datorren ikasturtera begira ipini eta sekulako ideia politak irten dute eskola agendak osatzeari begira.
Ikastetxe asko, gainera, hasi zaizkigu enkarguak egiten, eta gu poz-pozik gaude!
Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL Ibegrafiken esperientzia handia dugu ikastetxeentzako agenda pertsonalizatuak egiten. Proiektu handiak zein txikiak, guztiak mimoz prestatzen ditugu: edukien lanketa, diseinua eta maketazioa, inprimaketa eta koadernaketa lanak eskaintzen ditugu. Prozesu osoaz arduratzen gara, bezeroen lasaitasunerako.
Koloreetan, zuri-beltzean, solaparekin, lazoarekin, orriak gordetzeko plastikotxoarekin, eduki eta argazkiekin… Ikastetxe bakoitzak bere premietara egokitutako agenda egin dezake gurean.
Covid-19ak eragindako krisiaren jakitun, ikastetxeei bizkortasuna eskaini nahi diegu agendak prestatzerakoan. Kalitateak helburu albora ezina izaten jarraitzen du gurean, eta horri eskutik helduta joango da arintasuna: agenda prestatzeko material guztia dugunetik hiru eguneko epea beharko dugu guztia prestatzeko, eta behin oniritzia jasotakoan beste bi egunetan inprimatu, koadernaketa lanak egin eta banatuko dugu.
Zuen ikastetxerako ere eskaintza ezin hobea dugu, galdetu konpromiso barik eta zuen beharrizanetara moldatuko gara!
I wanted to thank you for this excellent read!! I definitely loved every little bit of it.
I’ve got you book-marked to look at new things you post…
I am genuinely happy to glance at this web site posts which carries plenty of valuable data,
thanks for providing these kinds of data.