GETXO KREA PRO

 

GETXO KREA PRO-ren irudia sortu dugu, eta logotipo honen egokitzapen ezberdinak.

 

Zer da?

Sormen eta Kultura Industrietako profesionalei zuzendutako programa da; hainbat jarduera eta sektore lantzen dira (artea, kultura, musika, diseinua, berrikuntza, ondarea…edo gai horiekin lotutako jarduera ez artistikoak) .

Getxolaneko proiektu berritzaile honi esker zure kokapen profesionala hobetuko duzu eta oinarrizko tresnak eta gaitasunak eskuratuko dituzu zure pasioa ogibide bihurtzeko.

Hainbat fase daude, eta metodologiaren eta edukien oinarria zu bezalako pertsonetan detektatutako beharrak kontuan hartuz ezarri da:

  1. Banakako elkarrizketak: Prozesua zertarako behar duzun hausnartzeko.
  2. Esperientzian oinarritutako prestakuntza: Inspiratzeaz gain, ekintzailetzan hasteko gogoa izango duzu.
  3. Espezializatutako monografikoak: Zure sektorean oinarrizkoak diren gaiei buruzko dudak argitzea.
  4. Banakako aholkularitza: Aurrera egiten laguntzea, oztopoak gainditzeko eta dudak argitzeko.
Bezeroa: Getxoko Udala