Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

HERRITARRAK INFORMATZEKO HAINBAT BITARTEKO

Gertuko instituzioetan, batez ere udaletan, aurrera eramaten diren proiektuak, hartzen diren erabakiak, eskaintzen diren zerbitzuak edota antolatzen diren ekitaldiak herritarrei jakinaraztea ez da izaten beti lan erraza.

Administrazioaren eta herritarren arteko distantzia hori txikitzen ohituak gaude Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL-en (Ibegrafik). Bizilagunek udal informazioa lehen eskuan jasotzeko, udal aldizkariak eta kultur agendak egiten ditugu, besteak beste. Gainera, zerbitzu integrala eskaintzen dugu; hau da, informazioaren bilketatik hasi, erredakzio, diseinu eta maketazioarekin jarraitu, eta inprimaketaraino. Sortzen ditugun bitarteko horiek guk geuk eramaten dizkiegu bezeroei udaletxera edo nahi duten puntura.

2021ean ere herritarrengandik hurbil egoteko apustua egiten duten instituzioek lasai jo dezakete guregana edozein zalantza galdetzera. Gu alboan izango gaituzue; galdetu konpromiso gabe!

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies