Euskarri digitalak

Edozein formatu landuko da. Logotipoak, identitate korporatibo osoa, aurkezpen irudiak, argazki-muntaiak, kartelak, ilustrazioak, sare-sozialetan partekatzeko irudiak…

Paperean

Tamaina guztietako kartelak, diptikoak, triptikoak, aldizkariak, liburuak, oroigarriak, pegatinak, katalogoak, gonibidapenak, egutegiak edo bezeroari berari burura dakioken edozein lan prestatuko da. Inpresora digitalean edo konfidantzazko inprimategian aterako dira, kopuru eta formatuaren arabera.

Euskarri zurrunak

Irudika daiteken ia edozein lan egin daiteke gaur egun dauden teknika ezberdinak baliatuz. Tartean, erakuslehio edo eskaparateen errotulazioak. Aldez aurretik hobekien doakion diseinua landu eta dagozkion errotulazio lanak burutuko dira.

Web orriak

Web orrien sorkuntza eta mantenua ere eskaintzen dira. Bertan, bezeroaren beharrak aztertu eta bere neurriko webgunea egingo zaio, behar dituen diseinu eta argazkiak barne.

Bestelakoak

Argazkilaritza lanak, banderak, euskarri zurrunak, kartoi-lumak, PVC inprimaketak, plotterrak, roll up-ak, CD karatulak eta kopiaketa lanak… Ohituta gauden euskarriez gain, askoz gehiago ere badaude.
Galdetu eta bilatuko dugu gauzatzeko modua.