Pribatutasun politika
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu: www.diseinuetakomunikazioa.eus webgune profesionala da eta honen enpresa titularra Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL da. Bere CIFa B95640884 da eta egoitza soziala honakoa da: Aulestia kalea 3, behea, 48380 Aulesti.

Erantzukizuna
Webgunera sartzen den pertsona orok erabiltzailearen izaera onartzen du, hemen adierazitako xedapenak zorrotz betetzeko konpromisoa hartuz, baita bestelako lege xedapenak ere. Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SLk ez du inolako erantzukizunik izango web orrian publikatutako informazioagatik eta erabilgarritasun faltagatik, aldizkako geldiuneak egin beharko baititu mantenu teknikorako. Gainera, Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SLk bere webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea izango du, aurretik abisatu beharrik gabe, eta publikatzearekin nahikoa dela ulertuko da.

Cookien erabilpena
Prestatzailearen webguneak cookieak erabil ditzake (cookie bat datu fitxategi txiki bat da, zure ordenagailura bidali eta zure nabigatzailean gordeta geratzen dena gure webgunea bisitatzen duzunean). Interneten erabiltzen den ohiko teknika bat da, guneak ondo ikusteko eta funtzionamendu egokia izan ditzaten beharrezkoak. Edonola ere, webgunean erabiltzen diren cookiak behin-behinekotasun izaera dute eta daukaten helburu bakarra transmisio egokia egitea da eta saioaren ondoren ezabatu egiten dira. Inolaz ere ez dira erabiliko informazio pertsonala jasotzeko. Izan daiteke bezeroaren webgunetik hirugarrenen webguneetako edukietara berbideratzea. Prestatzaileak ezin du beti kontrolatu hirugarrenek bere webgunean sartzen dituzten edukiak, eta beraz, ez du horiengan inolako erantzukizunik izango. Hala ere, prestatzaileak konpromisoa hartzen du araudi nazional eta internazional, moral edo ordena publikoaren kontra joan daitezkeen edukiak kentzeko, eta horiek autoritatearen esku uzteko.

Datu pertsonalen babesa
Prestatzaileak datu pertsonalei buruzko Espainiako araudia betetzen du, eta bermatzen du ondorengo araudietako obligazio guztiak betetzen dituela: abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako Legea (LOPD), abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, LPDO garapena onartzen duena, eta momentu bakoitzean indarraldian dauden araudiak. Horrez gain, prestatzaileak erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta trataera egokia bermatzen du.

Spam-en aurkako politika
Prestatzailea eskatu gabeko komunikazio komertzialen eta “spam” bezala ezagutzen diren jarrera edo manifestazio mota guztien kontra dago, gainera horrelako gehiegizko praktiken aurkako borrokarekin konprometituta dago. Beraz, prestatzaileak erabiltzaileari bermatzen dio webgunean bildutako datu pertsonalak ez dizkiola inori emango, partekatuko, transferituko ezta salduko ere. Arrazoi berdinengatik, erregistratzeko prozesua ez da erabili behar beste pertsona batzuen helbide elektronikoak inskribatzeko beraien berariazko onespenik gabe. www.diseinuetakomunikazioa.eus –ek horren kontra egiteko neurri bat ezartzen du, double opt motako posta zerrenda bat zeinek harpidetzeko erabilitako helbide elektronikoaren titularraren konfirmazio esplizitua behar duen, posta elektronikoz komunikazioak jaso aurretik.

Erabiltzaileren batek erregistratu gabe egonik webgune honetako komunikazioak jasotzen baditu, edo erregistrorako berariazko onespenik ez badu eman, bertan behera utz dezake harpidetza komunikazioan bertan ageri diren loturen bidez. Gainera, erabiltzailea Diseinu eta Komunikazioarekin jar daiteke harremanetan webgunean dagoen formularioa betez, gertatutakoaren berri emateko edota gure sistematik bere datuak berehala ezabatzea eskatzeko.
Google Analytics enpresak utzitako estatistika datuak analizatzeko zerbitzua da.
Google (pribatutasun politika). www.diseinuetakomunikazioa.eus –ek zerbitzu hau erabiltzen du estatistiken segimentua egiteko. Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu webguneari bere erabilerari buruzko (bisita kopurua, orrialde bisitatuenak eta abar) datu estatistikoak analizatzen laguntzeko. Cookieak sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek zuzenean transmititu eta artxibatuko du Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hau erabilio du gure webguneko datu estatistikoei buruzko informazioa sortzeko. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek dauzkan datuekin elkartuko. Googlek informazio hori beste batzuei transmititu ahalko die legeak hala eskatzen dionean, edo beste horiek Googlelen kontutik prozesatzen dutenean informazioa. Zuk datuen trataera edo informazioa baztertu dezakezu nabigatzailearen konfigurazio egokia eginez, baina horrek webgune honen funtzionamendua mugatuko du. Webgune hau erabiltzean zure onespena ematen diozu Googlen informazioaren trataerari, goian aipatutako helburu eta formei erantzunez egingo duena.

Erabiltzailearen datu pertsonalen trataeraren baimena
www.diseinuetakomunikazioa.eus-ek bere jardueren baitan erabiltzaileak erregistratzeko aukera dauka honako ekintzetarako: posta elektroniko bidezko mezuak bidaltzeko, blogean iruzkinak egiteko eta formularioaren bidez mezuak bidaltzeko. Blogerako harpidetzen, iruzkinen eta formularioaren bidez erabiltzailea bere onespena ematen ari da bere datu pertsonalen trataera egiteko LOPDko 6. artikuluaren arabera. Erabiltzaileak bere eskubideak gauzatu ahal izango ditu LOPDko 5. artikuluan agertzen denez. Jarduera hauek erabiltzailearen berariazko onespena dakarte datuen transferentzia internazionalerako, LOPDren terminoetan jasoak, goian aipatutako hornitzaileen eta beraien instalazioen kokapen fisikoarengatik. Jarduera hauetan eskatutako izaera pertsonala daukaten datuak fitxategi batan jasota geldituko dira. Fitxategi horren helburua www.diseinuetakomunikazioa.eus webguneko berriak komunikatzea izango da. Asteriskoarekin markatutako esparruak derrigorrez bete beharrekoak dira, eta ezinezkoa izango da helburua betetzea datu horiek eman gabe. Erabiltzailearen eskubideak atalean jasota ageri diren eskubideak gauzatzeko aukeraren gaineko informazioa eskaintzen da.

Erabiltzailearen eskubideak. LOPDren 5. artikuluak azaltzen den bezala, datu basearen helburu bakarra www.diseinuetakomunikazioa.eus webgunearekin lotutako berriei buruzko informazioa bidaltzea da. Titularrek izango dute bakarrik beraien datuetara sarbidea, eta inolaz ere ezingo dituzte datuok eman, partekatu, transferitu ezta saldu ere. LOPDri kasu eginez, erabiltzaileak edozein momentutan gauzatu ahalko ditu sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta oposizioa egiteko eskubidea. Eskubide hauek gauzatzea errazteko komunikazio guztietan jartzen da harpidetza bertan behera uzteko lotura, eta ondorioz berehala datu-basetik ezabatuko lirateke erabiltzailearen datu pertsonalak.

Jabetza intelektuala eta edukien erabilera
www.diseinuetakomunikazioa.eus webguneak bere programazio, edizio, kopilazio eta bere funtzionamendurako beharrezko elementuak, diseinuak, logotipoak, testuak edota grafikoak prestatzailearen jabetzakoak dira edo lizentzia edo baimena dauka www.diseinuetakomunikazioa.eus –eko egileen partetik, eta erabiltzaileei baimena ematen die edukiak erabili, deskargatu eta inprimatzeko erabilera partikularrerako eta irabazi asmorik gabe, eta beti ere nondik hartuak diren behar bezala aipatuta ageri beharko da eta www.diseinuaetakomunikazioa.eus webguneari jakinarazi egin beharko zaio beharrezko baimena lortzeko. Prozedura bera erabiliko da aurretik aipatutako edukien erabilerarako komunikabide eta antzekoen kasuan ere.

Lege Aplikagarria eta Jurisdikzioa
Webgune honekin edo bere bidez garatutako jarduerekin lotutako eztabaida eta auziak konpontzeko Espainiako legedia erabiliko da zeini espresuki men egiten dioten alde biek.