20. KORRIKA
Ohore bat izan da Ibegrafikeko lan taldearentzat aurtengo Korrikaren lekukoa eramatea. Aulestiko Karia baserriaren parean hartu genuen, eta Trolebu euskara elkarteko kideei pasatu genien “sekadero” inguruan. Hala ere, euskararen lekukoari gogor eusten jarraituko dugu; euskara lan tresna garrantzitsua baitugu, gure eguneroko lanari balio handia ematen dion altxorra.