Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

COVID-19 GAITZAREN AURREAN, ELKARTASUNA ETA EKIMENA

Egoera ezohikoa bizitzen ari gara martxoaz geroztik. Covid-19 gaitzaren pandemiak eskolak etetea ekarri zuen lehenengo, etxean gelditu beharra etorri zen gero eta hainbat enpresek beraien jarduera aldi baterako bertan behera utzi behar izan zuten. Orain, hasi gara apurka-apurka argia ikusten, baina bistan denez, bidea luzea izango da.

Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL Ibegrafiketik gure elkartasuna helarazi nahi diegu gaixoei, familiei eta egoera hobetzeko borrokatu behar izan duten osasun langile zein beste arloetako behargin eta enpresa guztiei.

Egoera latzaren jakitun, bezeroen beharrizan berezietara moldatu gara. Alde batetik, etxetik gutxiago irteten dute herritarrek, eta ondorioz, hainbat izapide edo tramite egiteko zailtasunak dituzte. Horren aurrean, inprimaki interaktiboak prestatu ditugu, instituzioen eta herritarren arteko zubia egin nahirik. Beste alde batetik, hain preziatuak ditugun herrietako jaien gaia ere hor dago. Zalantzarik ez dago aurtengo festak ezberdinak izango direla. Betikoak bertan behera gelditu dira kasu askotan, baina horrek ez du esan nahi ez direnik ospatuko: etxeetako balkoietan, distantziak mantendutako bilkuretan eta abarretan egongo da jaien esentziaren zatitxo bat. Hori dela eta, herritarren parte hartzea handitzeko asmoz, kartel eta liburuxka interaktiboak proposatzen ditugu, adibidez, argazkiak eta bideoak bidaltzeko bide emanez.

Kontsulta itzazue aukera ezberdinak inongo konpromisorik gabe!

Zaindu zeuen burua eta ahal duzuen neurrian, eguraldi txarrari aurpegi ona!

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies