IBEGRAFIK KOMUNIKAZIOA
Irudi berritu dugu Ibegrafik Komunikazioan. Lehengoa oinarri hartuta, egokitzapen bat egin diogu, gaurkotu egin dugu. Letren kolorea, bonbilaren irudia eta gure leloa, ideien diseinua, mantendu egin ditugu orain arteko logoarekin jarraipen bat izan dezan. Berritasunen artean, komunikazioa hitza gehitu dugu eta gaur egungo letra mota bat aukeratu dugu bai Ibegrafik baita Komunikazioa hitzentzat, Neo Grotesca familiakoa, hain zuzen ere. Letra tipo hau irakurterraza da, garbia, eta gainera, euskarri digitalei ondo egokitzen zaie. Gainera, begirada batekin identifikatzeko moduko irudia bilatu dugu.
Bestetik, komunikazioari merezi duen garrantzia eman nahi izan diogu. Izan ere, ideiak diseinatu eta horiek behar bezalako zabalkundea izatea da gure lana, horregatik, diseinuaz, maketazioaz, inprimaketaz eta komunikazioaz arduratzen gara, prozesu osoa lantzen dugu, eta horren ispilua da sortu dugun logo berria.