Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

KOMUNIKAZIOA DA GAKOA!

Edukia bera izan arren, ez da berdin iristen modu guztietan. Esan nahi baita mezua transmititzeko erak baldintzatu egiten duela hartzaileak jasotzen duen mezua. Mezuak nola komunikatu, horretan ere egiten dugu lan Ibegrafiken.

Sare sozialen kudeaketa, aldizkari digitalak eta paperezkoak, buletinak, prentsa oharrak eta prentsaurrekoak edota beharrezkoak diren bestelako euskarri komunikatiboak baliatuta plangintzak osatzen eta prestatzen aritzen gara lantaldean.

Udal, enpresa, ikastetxe edo beste erakunde batzuen eta herritarren (eta xede taldeen) arteko distantzia txikitu eta komunikazioa errazten aritzen gara.

Bide horretan, irudiaren garrantzia asko zaintzen dugu. Izan ere, irudia da arreta gehien ematen duena, horrekin gelditzen gara herritarrok; horrekin identifikatzen ditugu produktu, enpresa edota erakunde instituzionalak. Hori dela eta, gero eta gehiago dira beraien irudia aldatu, berritu edo sortu nahi duten erakundeak.

Esperientzia handiko lantaldea zuen beharrizanei erantzuteko prest!

  • Irudi korporatiboak eta estilo liburuak
  • Komunikazio planak
    • Sare sozialen kudeaketa
    • Prentsa ohar eta prentsaurrekoen prestaketa
    • Buletin informatiboak
  • Aldizkari pertsonalizatuak
  • Eskuorriak, kartelak, pankartak eta bestelako euskarriak
  • Inprimaketa geure makinetan, azkar-azkar.

Galdetu konpromiso gabe!

 

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies