Ideien diseinua

Menu

Kategoriak

Sare sozialak

UDAZKENEAN, MENDIRA

Udazkena mendiaz gozatzeko urtaro paregabea izaten da. Asko dira inguruan mendiarekin lotuta egiten diren ekimenak. Alde batetik, urriaren 21ean, Aulestiko XII. Ermitarik Ermita mendi martxa egitera 600 lagun inguru animatu ziren. 10 kilometroko ibilbide laburra, 25 kilometroko luzea eta 29 kilometroko berezia egiteko aukera izan zuten, eta ostean, kopau ederrean batu ziren plazan.

Ibegrafikek egin du Aulestiko mendi martxaren kartela

Beste alde batetik, Ziortza-Bolibarren ere, azken hamaika urteetako ohiturari jarraituz, desanexioaren urteurrena gogoratuko dute mendi martxarekin, azaroaren 26an. Ibilbide bi egongo dira aukeran: laburra, 10,8 kilometrokoa; eta luzea, 25,8 kilometrokoa.

Ziortza-Bolibarko mendi martxaren kartela Ibegrafikek egin du

Azkenik, Markina-Xemeinen Mendi Asteburuan murgilduta daude egunotan. Lau egunetan banatuta, hitzaldia, filmen proiekzioak, irteera eta ibilaldia egongo dira aukeran.

Markina-Xemeingo Mendi Asteburuaren kartela, Ibegrafikek egina

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Nabigatzen jarraitzen bauduz, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu

Cookie Politika. ACEPTAR
Aviso de cookies