Badator 2017ko Leatarren Eguna
Uztailaren 29an ospatuko da Munitibarren 2017ko Leatarren Eguna. Lea Ibarreko Mankomunazgoko herritarren artean prestatutako egitarau zabalaz gozatu ahalko dute Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako, Aulestiko eta Munitibarko biztanleek. Eguerdian, bazkaritan elkartuko dira ume eta nagusiak, eta horretarako txartelak erosi behar dira uztailaren 25a baino lehen, herri bakoitzean zehaztutako lekuetan. Txartelak, kartelak eta esku orriak prestatu ditu Ibegrafikek.