ZUZTARRETATIK AHORA

Nerbioi–Ibaizabal bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batzeko eta ikertzeko Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes, Orozko eta Zaratamoko udalek sustatutako ekimena da Zuztarretatik Ahora. Proiektu horren barruan, besteak beste, eskola umeentzako agendak egiten dira.
2017/2018 ikasturterako agendak egiteko ardura izan dugu Ibegrafiken: ikasturte berrian landuko den ideia definitu ostean, ideia garatu eta testuen bidez azaltzeko ardura izan du Alberto de Abajok. Testu horiek Irati Merinok ilustratu ditu, komiki formatuaz baliatuz. Azkenik, agendaren beraren itxura orokorra diseinatu eta maketatu ditugu, eta 5.000 ale inprimatu.
Agenda hauek Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri-jakituriaren eta kulturaren transmisioan tresna oso garrantzitsua dira eta ohore bat izan da lan honetan beste urte batez parte hartzeko aukera izatea.