AMOROTOKO IRUDI KORPORATIBOA
Irudi korporatiboa entitatearen identifikatzailea da; publikoak horren bidez identifikatzen du erakundea eta berarengandik datozen mezuak.
Irudi korporatiboa, finean, marka bat da, baina ez edozein marka; erakundearen hatz-marka baizik.
Gaur egungo testuingurura egokitutako irudia izatea ezinbestekoa da. Horretarako, komunikatzeko estilo bateratu bat sortu eta marka euskarri ezberdinetara aplikatzen duen estilo liburu bat sortu dugu.